Objektu-komunztadura XIX eta XX. mendeetako euskal gramatiketan
Kasu eta komunztaduraren gainean. On Case and Agreement : 167-194 (2001)
Abstract
[EUS] Lan honek XIX. eta XX. mendeetako euskal gramatikagintzan objektu-komunztadura nola ulertu eta aztertu izan den azaldu nahi luke. Astarloaren aurreneko analisi morfemikotik abiatuta (§1) eta gramatika orokorreko “aditz bakarraren teoria” izenekoa berrikusi ondoren (§2), hiru analisi mota bereiziko ditut, analisi bakoitzak hirugarren pertsonako objektuarekiko komunztadurari eskaini dion ikuspegia irizpidetzat harturik: Lehena gramatika orokor eta filosofikoaren ildotik doa, euskarak aditz bakarra duela proposatzen delarik (§3); zeharka bederen, teoria pasibista defendatzen dutenak ere sartu behar ditugu talde honetan (§4); izan ere, autore hauen guztien aburuz, aditz “iragankorretan” hirugarren pertsonako objektua beti markatzen da nolabait, are objekturik ez dagoen kasuetan ere. Bigarrenik, tradiziozko teoria egongo litzateke (§5): d-, z- (ø-), l- eta baurrizkiak hirugarren pertsonaren markatzat hartzen dira, zenbaitetan ustezko izenordainekin erlazionatzen direlarik. Azkenik, aspektu-denborazko teoria deitu dudana dugu (§6): teoria honen arabera, aipaturiko aurrizkiak (antzinako) modu-aspektu-denborazko markak dira. [EN] In this article, Gómez reviews the various linguistic analyses on object agreement set forth in the Basque Grammars of the XIXth and XXth centuries, and points out the existence of three main positions on the subject: first, that of the general or philosophical grammar and, indirectly, also of the passivist theory; second, the socalled traditional theory; and third,
that of the aspectual-temporal theory.