6-8 urteko umeen gaitasun digitala garatzen
Date
2017Author
Irigoien Perurena, Itziar
Irigoyen Perurena, Jose Javier
Metadata
Show full item recordAbstract
Haurrak teknologia erabiltzaile goiztiarrak dira gaur egun. Kontsumitzaile sutsuak dira eta
aisialdiarekin lotura estua duen jarduera gisa ulertzen dute .
Gaitasun digitalari buruzko eztabaidak eta ideia nagusiak aztertu ondoren, G raduondoko
Proiektu honen xedea da Nafarroako ipar-mendebaldeko 6-8 urteko umeen gaitasun
digitala ikertzea eta umeen eskura jartzen diren gailu teknologikoen
ezaguera eta
erabileraren diagnosia egitea: smartphone a, tablet a eta ordenagailuak. Horrekin batera,
ikasleekin batera hezkuntza eragile
eta komunitatea osatzen duten gurasoen eta
irakasleen ezaguera eta erabilera aztertu dira, beraiek baitira gailu teknologiko horien
arduradun nagusiak.
H orretarako, erabilitako metodologian eskualderako propio diseinaturiko 840 galdetegien
bidez 6-8 urtetako umeek, gurasoek eta irakasleek gailu hauen erabilera
eta
konfigurazioaren trebetasuna aztertu da, eta gai honekiko talde desberdinek duten
ikuspuntua ageri utzi da emaitzen atalean. Horrez gain, galdetegietan bildu diren datuak
sareratu eta jendartearen esku 1 utzi dira. Datuen hustuketak, bertzeak bertze, informazio
ugari eta interesgarria agerian utzi du, erraterako, umeak noiz, non, norekin eta zertan
aritzen diren adieraziz.
P roiektu honetako emaitzek Nafarroako ipar-mendebaldeko eskualdeko 6-8 urteko umeek
zein
hezitzaileek Informazio eta Komunikazio Teknologiez (IKT) duten ikuspegi osoa
eskaintzen du. Datu horiek guztiak aztertu eta interpretatu ondoren, nabarmentzekoa da
hezitzaile guztiak oro har heziketa-beharraren garrantziaz ohartze bidean daudela argi
ageri dela. Hori dela eta, internet eta gailu teknologiko hauen erabileran segurtasuna
sustatzeko asmoarekin, eskura jarri dira gailuen inguruko laguntza gidak komunitatearen
eta umeen gaitasun digitalaren hastapenetako arduradunentzat, baita konfigurazio
bideo-tutorialak zein aplikazioen erabilera hezigarrien inguruko sailkapena ere (ikus
https://sites.google.com/view/6-8urteko-garapen-digitala/).
Hortaz, lan hau familia artean gailu teknologikoen trebetasuna era aske eta esperimentalean barneratzeaz gainera, umearen haziera integrala eta inteligentzia globala bermatzen 2 laguntzeko proposamena da.