DBHko 2. mailako Gorputz Hezkuntzarako proposamen didaktikoa Blended Learning ereduan oinarrituta
View/ Open
Date
2018Author
Ibarra, Eneko
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen helburu orokorra Gorputz Hezkuntzako hezitzaileen eguneroko
beharrei erantzungo dien proposamen didaktiko bat aurkeztea da. Horretarako, 4
unitate didaktikoren diseinua egin da Blended Learning eredua jarraituz. Unitate
didaktiko bakoitza 2 orduko 4 saioetan banatu da eta horiek burutzeko Moodle
plataforma erabili da euskarri gisa.
Lan hau burutzeko, lehenengo eta behin, berrikusketa bibliografiko bat egin da
Gorputz Hezkuntza, Gaitasun digitala eta Blended Learning-aren gainean. Bertan,
Gorputz Hezkuntzaren barruan b-learning ereduaren gabezia nabarmena antzeman da
eta b-learning ereduak ikasle eta irakasleengan dakartzan emaitza positiboak ikusi
dira.
Proposamena egiteko Moodle diseinua burutu da B-learning eredua eta Flipped
Classroom metodologia oinarria izanik. Horretarako, Moodle plataformak eskaintzen
dituen baliabideak erabili ditugu ikasturtea diseinatzeko. Sortu ditugun unitate
didaktikoak kanpo-lotura eta barne jarduerak dituzte, aurrez aurreko klaseak eta
Moodle-n landutakoa kontuan izanik.
Lan hau burutu eta gero ikusi da B-learning eredua Gorputz Hezkuntzan
praktikan jartzeko aukera baliagarria dela. Izan ere, gaur egun Gorputz Hezkuntzako
hezitzaileok ditugun beharrei erantzuten die. Alde batetik, ikasleen motibazioa,
talde-lana, kooperazioa eta parte-hartzea sustatzen da eta, bestetik, irakasgaiaren
kudeaketa, antolamendua eta probetxua igotzen da Moodlek eskaintzen dituen
baliabideak direla medio.